Etxalarko frontoian elkartuko dira 21:00etan ibilbidea egiteko, eta parte hartzaile bakoitzak linterna bat eraman beharko du. Gainera, 14 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dira. Ibilbidea bukatzean, janaria eta edaria banatuko dituzte herrian.
Antolatzaileek jakinarazi dute ez dutela bere gain hartuko ibilbidean gertatzen ahal den istripuen erantzukizunik.