Iaz bezala, aurten ere banakako proba izan da Alkaiaga Trail eta parte hartzaileek 7,5 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten auzoan barna.
Gizonezkoetan, Aritz Landart irundarrak 29 minutu eta 58 segundu behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Bigarren lekuan Aritz Arratibel sartu zen 30 minutu eta 18ko denborarekin eta hirugarren Hodei Lujanbio goizuetarra 30.37ko denbora eginda.
Emakumezkoetan, berriz, Ane Elzaurdia beratarrarentzat izan zen garaipena 35.27ko denbora eginda. Bigarren lekua Amaia Jorajuria doneztebarrarentzat izan zen 40.21eko denborarekin eta hirugarrena Ainhoa Jauregirentzat 41.32ko denborarekin.
Helduen lasterketaz harago, 16 urte baino gazteagoek hiru kilometroko proba jokatu zuten eta Iker Zestau izan zen azkarrena 13.03ko denborarekin. Bigarren lekuan gelditu zen Negu Lizeaga 13:43ko denborarekin, eta bera izan zen lehen neska.
Haurren lasterketa ere jokatu zuten eta 23 haurrek hartu zuten parte.
Arratibel eta Elzaurdia Bortzirietako Kopako liderrak
Alkaiaga Trail izan zen Bortzirietako Lasterketa Herrikoien Kopako bigarren proba. Bi probetako puntuazioa kontuan hartuta, Aritz Arratibel da kopako liderra gizonezkoetan. Hodei Lujanbio goizuetarra dago bigarren postuan eta Gwendal Larque beratarra hirugarrenean.
Emakumezkoei dagokionez, Ane Elzaurdia beratarra da liderrra, Amaia Jorajuria eta Andrea de Rueda doneztebarren aitzinetik.
Taldeka, berriz, Eziñin taldea da liderra, bigarren postuan Zerbezeruk eta hirugarrenean Xerpak.
Kopako hirugarren proba ortziralean eginen dute Beran.