Bi autobus izanen dira berara joateko: horietako batek Arantza-Igantzi-Bera bidea eginen du, eta bertzeak Etxalar-Lesaka-Bera bidea.
- Arantza-Igantzi-Bera autobusa
Arantzako aparkalekutik 20:45ean eta 23:00etan aterako da autobusa. Handik Igantzira joanen da eta 21:00etan eta 23:15ean Bi-Biden autobusa hartzeko aukera izanen da. Igantzitik Berara joanen da eta Beratik Igantzira eta Arantzara joateko autobusa, berriz, 04:00etan eta 06:00etan aterako da, Euskalduna paretik.
- Etxalar-Lesaka-Bera
Etxalarko Landaburutik 21:30ean eta 23:45ean abiatuko da autobusa, eta 21:45erako eta 00:00etarako Lesakako suhiltzaileen parkean izanen da. Handik Berara joanen da.
Bueltarakoan, berriz, Beratik Lesakara eta Etxalarrera joateko autobusa, 03:00etan, 05:00etan eta 07:00etan aterako da Berako Euskaldunatik.
15 urtetik beherakoek gurasoen baimena behar dute
Bestabusa 15 urte baino gehiago dituztenei zuzenduriko zerbitzua da. Hala ere, 15 eta 18 urte bitartekoek gurasoen baimena aurkeztu behar dute. Baimena Bortzirietako bortz herrietako herriko etxeetan eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko webgunean lortzen ahal da. Behin baimena sinatuta, mankomunitatearen egoitza elektronikoan edo herriko etxeetan aurkeztu behar da.
Mankomunitateak jakinarazi du adingabeek zerbitzua erabiltzen badute, edozein gertaeren erantzukizuna gurasoena izanen dela. Halaber, oroitarazi du autobus barrenean ez dutela inolako errespetu faltarik onartuko.