250 dortsal paratu ditu eskuragarri Manttalek, eta dortsal denak agortuta eginen dute proba. Beraz, egunean berean ezin izanen da izena eman.
Kategoria bakoitzeko lehen hiru sailkatuek eta lehenengo bi kuadrillek Biokeko sortak hartuko dituzte saritzat. Gainera, kide gehien dituen kuadrillak (gehienez 10) bazkari bat hartuko du sari gisa Mendiko jatetxean, Ibardin Fundazioak emana.
Bortzirietako Lasterketa Herrikoiek Kopako hirugarren lasterketa izanen da ortziralean Beran eginen dutena.