Horretarako, uda sasoia dela eta gazteak libreago dagoela aprobetxatuz, 14 eta 30 urte artean dituzten gazteen laguntza eskatu dute. Gizarte hezitzailearekin banaka zein taldeka elkartzeko aukera izanen da beren kezka, iritzi, arazo eta proposamenei buruz solastatzeko. Biltzeko ordutegia eta lekua adosteko aukera izanen da.
Interesatuek 639 72 40 02 zenbakira Whatsapp mezu bat bidali beharko dute hitzordua adosteko.