Bestak 2025

Berako bestetako haurren danborradako entseguak eginen dituzte heldu den astean

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 25a

Urte aunitzez egin gabe egon ondotik, aurtengo Berako bestetan haurren danborrada eginen dute. Abuztuaren 5ean izanen da danborrada eta 14 urtetik beherako haurrei eta gaztetxoei zuzenduriko ekintza da.

Danborradan parte hartu nahi dutenek ez dute aitzinetik izena eman beharko, baina, egunean berean dena ongi atera dadin bi entsegu eginen dituzte heldu den astelehenean eta asteazkenean. Entseguetarako hitzordua 18:30ean paratu dute Toki Ona institutuko estalpean.

Danborrada, berriz, abuztuaren 5ean, asteartea, izanen da, 12:30ean. Illekuetan elkartuko dira parte hartzaileak eta Toki Onako estalperaino joanen dira.

Entseguetara zein danborradara parte hartzaile bakoitzak bere danborra eraman beharko du.

Aitzinetik ere bai

Aurten eginen dute haurren danborrada, baina aitzinetik ere egin izan da. TTIPI-TTAPAri utzitako argazki hauek 1967koak eta 1968koak dira, eta haurrak danborradan eta desfilean ageri dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun