Besta aitzineko asteburuan ere hainbat ekitaldi izanen dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 24a

Larunbatean eginen dute 4x4 erakustaldia Postan.

Uztaileko asteburuak ekitaldiz beteak izanen dira Beran eta asteburu honetarako ere hainbat ekintza antolatu dituzte.

Larunbatean, hikaren 26an, 4x4 autoen erakustaldia eginen dute Postan. Boma 4x4 taldeak antolatuta.

Biharamunean,  berriz, plater tiroa eginen dute minifoso modalitatean Lizuniagako tiro eremuan. Berako Ehiza eta Arrantza elkarteak antolatu du, eta 10:00etan izanen da.

Ordubete beranduago, 11:00etan, Berako XXII. Saria txirrindularitza proba eginen dute. Kadeteei zuzenduriko proba da eta parte hartzaileek 48 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Bidasoa karrikan izanen da irteera eta helmuga eta Gure Txokoa elkarteak antolatu du proba.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun