[GUTUNA]: Munduko ZikloKross Txapelketa Beran, 1974an

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 24a

1974an Beran egindako Munduko Ziklokross Txapelketaren inguruan aritu da Juanjo Irazoki Errandonea idatzi honetan.

Aurtengo Berako bestetako programan agertzeko, Munduko Ziklokross Txapelketari buruzko artikulua bidali nuen (ingelesezko kirol aldizkaritik itzulita). Programan sartu ez zena, lekurik ez omen zegoelako, hemen jakinarazi nahi dut zale guztientzat:
 
Ingelesetik itzulitako  testu honek Beran egindako Munduko Ziklokross Txapelketan gertatuko detaile tekniko ugari deskribatzen ditu (International Cycle Sport kirol aldizkaria, March 1974). Hau dena gazteleraz aipatu nuen.
 
Oso ibilbide gogorra eta astuna izan zen txirrindularientzat. Bi egun lehenago euria gogotik egin zuen, ibilbidea lohiz betez. Honek maldak zailtasunez eta arriskuz bete zituen. Horrez gain, egun horretan haize bolada bortitzek eta hotzak astindu zituzten bazterrak.
 
Bitxikeria moduan, egun horretan karrikak zeharkatu zituzten joaldunak ikusita, kazetariak (D. Saunders) joaldunek «Elur gizon gogaikarriak» ziruditela zioen, inork ezbaitzion azaldu zer irudikatzen zuten edo zer ziren pertsonaia horiek.
 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun