Joseba Irazokik eta Rüdigerrek irekiko dute Arantzako Aterpeko udako kontzertu zikloa

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 24a

Aurten ere zuzeneko kontzertuez gozatzeko aukera izanen da Arantzako Aterpean, eta kontzertu horietan, lehenbizikoa larunbat honetan, uztailaren 26an, eginen dute. Joseba Irazokiren eta Rüdigerren txanda izanen da eta kontzertua 19:30ean hasiko da.

Abuztuaren 2an, ordu berean, Olatz Salvadorrek hartuko du lekukoa. Abuztuaren 9an, berriz, hau ere ordu berean, Arima Soul eta DJ Makala & Lidia Insausti ariko dira. Abuztuaren 23an, La Chula Potra taldea gonbidatu dute eta 19:30ean kontzertua emanen du, eta abuztuaren 30ean, azkenik, Besarka taldeak borobilduko du aurtengo kontzertu sorta. Azken kontzertu hori 22:00etan hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun