Bertze urte batez auzolan arrakastatsua egin dute Beran

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 21a

Larunbatean herriko errekak garbitzeko auzolana egin zuten Beran. 60 bat lagun elkartu ziren eta hiru taldetan banatuta Matzada eta Zia errekak, eta Bidasoa ibaiaren inguruan egindako Ibaibide ibilbidea garbitu zituzten. Lana borobiltzeko, hamaiketakoa egin zuten Ehiza eta Arrantza elkartean.

Argazkiak: Ainhoa Larretxea eta utzitakoak.

Berako Udalak eskerrak eman dizkie auzolanean parte hartu duten herritarrei zein hamaiketakoa egin zuen elkarteari ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun