Bestak 2025

Bestetako egitarauari buruzko hainbat ohar jakinarazi ditu Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 18a, 20:00

Abuztuaren 2tik 6ra ospatuko dituzte Berako bestak, eta aurtengo egitarauari zein heldu den urteetakoari buruzko buruzko hainbat azalpen plazaratu ditu udalak.

Udalak jakinarazi duenez,  migattuek, pilota partidek eta su artifizialek Berako bestetan duten eta izan beharko luketen lekuari buruzko hainbat eztabaida izan dituzte bestak antolatzeko hainbat taldetan.

Gauzak horrela, Besta Batzordean bildu eta egitaraua antolatzen dutenen iritziak baloratuta hartu ditu udalak erabakiak. Orain arte, urte batean migattuak eta hurrengoan su artifizialak antolatzen zituzten. Txandaketa sistema hori «agortutzat» eman du udalak. Hala, erabaki du 2026an eta 2026tik aitzinerat horretarako asmoa izanez gero, su artifizialak eta migattuak urtero egiteko aukera izanen dela.

Migattuen kasuen, Euskal Herrian gai horrekiko hausnarketa orokorra egiten ez den bitartean, programatzeko aukera izatea hobetsi du udalak.

Aurtengo programari dagokionez, udalak erabaki du gizonezkoen eta emakumezkoen pilota partidak bi egun diferentetan egitea erabaki duela. Horrekin batera, aurten su artifizialik izanen ez dela plazaratu du: «Besta Batzordean kontrako iritziak bildu ziren, bertzeak bertze, segurtasunagatik, eta horregatik udalak aurten su artifizialik ez programatzea erabaki du».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!