Izena eman nahi dutenek Goxune kafetegian, eta Errekalde eta Auzoa ostatuetan egin beharko dute astelehena baino lehen. Parte hartzaileen zerrenda osatuta, uztailaren 30ean, asteazkena, entsegua eginen dute 19:00etan Herriko Etxeko plazan.
Parte hartzaile bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu eta jakinarazi dute 40 lagun baino guttiago apuntatzen badira ez dela danborradarik eginen.