Arrakastatsua izan da Berako Agerra Mendi Taldeak antolatutako gaueko mendi itzulia

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 18a, 16:30

Irteeran parte hartu zuten mendizaleak egoitzaren aitzinean.

Berako Agerra Mendi Taldeak antolatuta, pasa den larunbatean gauez mendi itzuli bat egiteko elkartu ziren hainbat mendizale. Arratsez egindako lehen irteera izan da eta berriz errepikatzeko gogoz gelditu ziren parte hartzaileak.

Arratseko bederatzietan paratu zuten hitzordua eta mendi buelta ederra osatu zuten. Agerrako elkartetik atera eta handik Manttalera, Ibardinera, Usategietara eta Landagaitara joan ziren. Bertan, jatekoa eta edatekoa banatu zuten. Handik Maletera joan ziren, eta Dornakutik Larretagainara igota Agerrara jaitsi eta bertan bukatu zuten ibilibidea 02:30ean egin zuten afari-gosariarekin.

Parte hartzaileentzat «esperientzia hagitz positiboa» izan zen, eta berriz ere errepikatzeko gogoz gelditu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun