Toki Ona Bortziriak taldeak Berako 3x3 Txapelketa antolatu du larunbatean. Txapelketa solidarioa izanen da, bildutako diru dena Ademgi eta Alyme elkarteei emanen baitiete.
Goizean, kuadrillen arteko lehia izanen da. 09:00etan irekiko dute izena emateko aukera, eta 10:30ean hasiko da txapelketa. Bazkalondoan, berriz, elite mailako txapelketa hasiko da. 15:00etan irekiko dute izen ematea, eta lehia 16:00etan hasiko da. Txapelketan parte hartzeak 5 euroko prezioa du eta epaile federatuak izanen dira.
Saskibaloiaz aparte, 14:00etan bazkari herrikoia izanen dute. Bazkaltzeko entsalada, paella eta postrea izanen dira, eta zortzi euroko prezioa du txartelak. Bazkarira egunean bertan apuntatu daiteke, edota bertzela aitzinetik hiru zenbaki hauetara idatzita: 647 58 88 61 (Jon), 605 76 26 46 (Esther) eta 659 73 06 50 (Mikel). Egun osoan musika izanen da kiroldegi inguruan eta tonbola, eta hainbat sorpresa izanen dira, ostatuarekin batera.
Informazio gehiago nahi dutenek, honako hiru zenbakietan lortzen ahal dute: 673 26 83 83 (Ramuntxo), 659 73 06 50 (Mikel) eta 647 58 88 61 (Jon).