Berako Udalak eta Ehiza eta Arrantza elkarteak elkarlanean, erreka bazterren garbiketa antolatu dute hirugarren urtez larunbaterako. 09:00etan paratu dute hitzordua Altzateko Plaza eta hiru talde osatuko dituzte Bidasoa ondoko ibaibidea, Matzada eta Iturlandetako erreka bazterrak garbitzeko.
Auzolanean parte hartzeko aitzinetik izena eman behar da udaleko telefono honetara deituz (09:00-13:30) 94 863 00 05 edo posta elektroniko honetara idatziz bera@bera.eus. Izena emateko epea, bihar, uztailaren 17, bukatuko da.
Parte hartzaileei eskularruak eta oinetako egokiak eramatea gomendatu dute. Gainera, lanerako tresneria duenari ere eramateko eskatu diote izen ematerakoan hala zehaztuta.
Ekitaldia bukatzeko 13:00etan hamaiketakoa izanen da Ehiza eta Arrantza elkartean.