Leihotikan taldeak kontzertua emanen du uztailaren 18an Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 16a, 08:00

30 urteko ibilbidean oinarritutako kontzertua emanen du Leihotikan taldeak ortzirale arratsean Berako Herriko Etxeko Plazan.

Kultur programaren 30. edizioaren barrenean, ortziralean 20:00etan hasita, Berako Herriko Etxeko Plazan

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzea Erakundeak antolatutako Kultur programaren 30. edizioak Nafarroa osoko 43 herri bisitatuko ditu udako asteburuetan, hainbat estilotako musikarekin, baita antzerkiarekin, zirkuarekin edo dantzekin. Eskualdeari dagokionez, lehen musika kontzertua uztailaren 18an, ortziralean 20:00etan izanen dute Berako Herriko Etxeko Plazan. Leihotikan punk-rock taldeak 30 urte eta hemen ez al da ezer aldatzen? kontzertua emanen du.

Leihotikan taldeak bere 30. urteurrenaren urtea Bilboko Kafe Antzokian hasi zuen, leporaino beteta, PiLT taldearekin batera. Bira berriari hasiera eman zion 30 urteko lana eta konpromisoa ospatuz. 30 urteko ibilbidean eta bereziki Hemen ez da ezer aldatzen lehen lanean oinarritutako bira berezia. Eta horrekin guztiarekin batera, binilozko disko berezia argitaratu zuen abenduan urteurrenerako. Gainera, taldeak Gorka Urbizurekin batera kantu bat argitaratu berri du Lekunberriko artistaren azken EPan. 2024/25 egutegian, Kafe Antzokia, Dabadaba edo Indara bezalako aretoak eta Gure Jaialdia, BIME edo Herri Urrats bezalako ekimenak daude. Euskal rockaren talde ikonikoetako bat ospakizunean eta biran aurkitzen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun