Iñaki Gonzalez (eskuinetik hasita bigarrena), bertze kategorietako Oviedoko irekiko irabazleekin batera.
Joan den asteburuan jokatu zen Espainiako disko golf koparako baliagarria zen Oviedoko irekia eta M50 beteranoen kategorian nagusi izan zen Igantziko Baxi Basajauna taldeko Iñaki Gonzalez Olaizola. Gisa honetara, aurten ere Espainiako kopa irabazi du Gonzalezek, laugarren urtez segidan. Toni Negrete taldekidea hamargarren izan zen kategoria berean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.