Udako kontzertu zikloa prest dute aurten ere Arantzako Aterpean

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 13a, 09:00

Uztailaren 26an Joseba Irazokik eta Rüdigerrek kontzertua emanen dute Arantzan.

Uztailaren 26an hasi eta abuztu hondarrera bitarte, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera ederra izanen da Aterpean.

Uztailaren 26an hasiko da bortz kontzertuko zikloa, Joseba Irazokiren & Rüdigerren emanaldiarekin. 19:30ean izanen da. Abuztuaren 2an, ordu berean, Olatz Salvadorrek hartuko du lekukoa. Abuztuaren 9an, berriz, hau ere ordu berean, Arima Soul eta DJ Makala & Lidia Insausti ariko dira. Abuztuaren 23an, La Chula Potra taldea gonbidatu dute eta 19:30ean kontzertua emanen du, eta abuztuaren 30ean, azkenik, Besarka taldeak borobilduko du aurtengo kontzertu sorta, 22:00etatik aitzinera eginen duen kontzertuarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun