Nafarroako Kadeteen arpana txapelketan bigarren eta hirugarren postuak baztandarrentzat

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 10a

Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatutako txapelketak jokatzen ari dira Iruñean eta gaur Nafarroako Kadete Mailako Arpana Txapelketa jokatu dute. Eskualdeko hiru bikote aritu dira lehian:  Baztango Basaburuko bi eta Igantziko bat. 

Nafarroako Kadete Mailako Arpana Txapelketa: 

  1. Jokin Campos eta Adur Lizarraga: 6.08.67
  2. Oier Migeltorena eta Eider Urrutia: 6.55.66 (Basaburua, Baztan)
  3. Eñaut Oteiza eta Adei Usandizaga: 6.56.59 (Basaburura, Baztan)
  4. Xugan Magaña eta Danel Urtxegi: 7.20.59 (Igantzi)
  5. Jon Orella eta Aner Artieda: 7.29.45
  6. Egoi Doncel eta Iker Urmeneta: 8.36.42
  7. Aizeti Agirre eta Malen Izagirre: 12.54.86

Horren ondotik alebin, infantil eta kadete mailako proba konbinatu erakustaldia egin dute eta eskualdeko hainbat kirolari aritu dira. 

Uztailaren 11n

Emakumeen aizkolari txapelketan Nerea Sorondo (Bera), Maika Ariztegi (Ituren) eta Xanta Sousa (Lesaka) ariko dira, baita Beatriz Tanco eta Uxue Ansorregi ere. Harri altxatze txapelketan Josetxo Urrutia leitzarra ariko da, Oskar Aguas, Albaro Zugarrondo eta Iñigo Gonzalezekin batera.

Uztailaren 12an

Giza proba erakustaldian izanen dira Unai Bertiz eta Esti Gastearena sunbildarrak, Julen Kañamares eta Uxue Ansorregirekin batera. Sokatira 4x4 torneoan Beti Gazte, Antsoain, Araxes eta Berriozar lehiatuko dira eta emakumezkoen aizkora erakustaldian, Nerea Sorondo-Bea Tanco eta Maika Ariztegi-Xanta Sousa ariko dira.

Uztailaren 13an

Gizonezkoen bikotekako aizkolari txapelketan, Jon Rekondo leitzarrak Iker Vicente izanen du bikote eta Zigako Joxean Etxeberriak, Eneko Saralegi eta Arribeko Ibai Soroa eta Txomin Amundarain. Gurdi altxatze txapelketan Unai Bertiz sunbildarra ariko da, Alex Fernandez, Albaro Zugarrondo eta Oskar Aguasekin batera eta Estefi Etxebeste iturendarrak harri altxatze erakustaldia eginen du.

Uztailaren 14an

Nafarroako Txinga Eramate Txapelketetan, emakumezkoetan, Esti Gastearena sunbildarrarekin batera, Garazi Azkoaga, Maika Iraizoz eta Iranzu Fierro ariko dira eta gizonezkoetan, Orein Mondragon, Imanol Martin eta Josu Elizalde. Motozerrarekin San Fermin Saria jokatuko dute Mikel Lasartek, Juan Asinek eta Amaia Condek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun