Helduen danborradan parte hartzeko aitzinetik izena eman behar da uztailaren 21a baino lehen Auzoan, Errekalden edo Goxunen. Gainera, guttienez 40 lagun elkartu beharko dira danborrada egin ahal izateko eta parte hartzaile bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu.
Uztailaren 30ean, berriz, entsegua eginen dute 19:00etan Herriko Etxeko Plazan. Danborrada abuztuaren 4an eginen dute Herriko Etxeko Plazatik Altzateko Plazara 12:00etan hasita.
Abuztuaren 5ean, berriz, haurren danborrada eginen dute lehenengo aldiz. Illekuetatik Toki Onako patiora arteko bidea eginen dute, 12:30ean hasita.
Haurren danborradan parte hartzeko aitzinetik ez da izena eman behar, baina, entseguak eginen dituzte uztailaren 28a (astelehena) eta 30a (asteazkena) 18:30ean Toki Onako patioan.