Kategoriaka hainbat sari banatuko dituzte. Lehendabiziko hiru emakumeek eta gizonek sari bana hartuko dute. Gainera, Berako kuadrillen arteko sailkapena ere izanen da.
Kuadrillak lau korrikalarik osatuko dituzte, eta guttienez emakume bat egon beharko da taldean. Talde bakoitzeko lehenengo hiruen denborak hartuko dituzte kontuan sailkapena osatzeko, baina, helmugara laurek ailegatu beharko dute.
Izena emateko aukera irekia dago hemen, eta 10 euroren truke egiten ahal da uztailaren 31ra arte. Egunean berean apuntatu nahi dutenek, 14 euro ordaindu beharko dituzte.
Gehienez 250 lagunek parte hartzen ahalko dute lasterketan.
Bortzirietako Lasterketa Herrikoien Koparako hirugarren proba puntuagarria izanen da.