Zirku tailerra eta ikuskizuna eginen dituzte ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 9a

Zirkua izanen da protagonista ortzirale arratsaldean beran. EASAC Urruñako Arte eta Zirku eskolak Muga Gabe zirku festibala antolatu du Berako, Urruñako, Biriatuko eta Azkaineko herriko etxeen laguntzarekin, eta Berara ortziralean ailegatuko da.

Ortzirale arratsaldean, hilaren 11n,  bi tailer eta zirku ikuskizuna izanen dira Herriko Etxeko Plazan. 18:00etan hasiko dira tailerrak eta 20:00etan ikuskizuna.

Lehenengo tailerrean zirkomotrizitatea eta malabarismoa landuko dituzte eta 4 eta 7 urte artekoei zuzendurikoa da. 18:00etan hasiko da eta 18:45ean bukatuko da.19:00etan berriz zortzi urtetik goitikoei zuzenduriko tailerra eginen dute eta malabarismoa eta objektuen manipulazioa landuko dituzte.

Bi tailerrak debalde izanen dira, baina, aitzinetik izena eman beharko da hemen. Informazio gehiago nahi dutenek 948 63 12 22  zenbakira deitu edo kultura@bera.eus helbidera idazten ahal dute.

Ikastaroen ondotik, Out ikuskizuna taularatuko du Mattatoio Sospeso  aireko antzerki konpainiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun