Agerra Mendi Taldeak mendi irteera antolatu du larunbat arratserako

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 8a, 16:00

Agerra Mendi Taldeko kideak Goizuetara egindako irteeran.

Gaueko mendi irteera antolatu du Berako Agerra Mendi Taldeak larunbat honetarako, hilaren 12rako. 21:00etan aterako dira elkartetik.

20 kilometro eta erdiko luzera izanen du ibilbideak, eta Agerrako elkartean hasi eta bukatuko da. Agerratik hasi, eta Manttalera igoko dira lehenik, handik Ibardinen barna Landagainetara joanen dira, ondotik Maletera jaitsiko dira eta Larretagainara igota, Agerran bukatuko dute bidea.

Ibilbide dena taldean eginen dute eta jatekoa eta edatekoa banatuko dituzte Landagainetan eta Elkarteak.

Irteeran parte hartzekoa ezinbertzekoa izanen da aitzinetik izena ematea 65065 51 54 zenbakira Whatsapp mezu bat bidaliz, edo agerramendi@gmail.com helbidera idatziz. Ortzegunean bukatuko da izena emateko epea. Agerra Mendi Taldeak ez du bere gain hartuko gerta daitekeen edozein istripuren ardura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun