Berak irabazi du Nafarroako herriarteko pilota txapelketa ttikia

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 7a

Berako taldeak irabazi du herriarteko pilota txapelketako ttikiko txapela. Pasa den larunbatean, uztailaren 5ean jokatu zuten Labriten finala Ultzamaren kontra.

Finala ez zen nahi bezala hasi, benjaminetan 18-9 galdu baitzuten Aiert Baleztenak eta Juel Igoak. Hala ere, hurrengo bi partidetan buelta eman zioten emaitzari. Beñat Goñi eta Eñaut Zubieta 18-7 nagusitu ziren alebinetan eta Erik Igoa eta Jon Lazkanotegi 18-5 infantiletan. 

Aldeko bi partidarekin, beraz, lehia irabaztea lortu zuen Berak. Sari banaketa ekitaldian Nafaroako Pilota Federazioko ordezkariez gain, Juan Martinez de Irujo pilotari ohia ere izan zen.

Beratik zalez betetako autobus bat joan zen Labritera, eta ondotik, Donezteben bazkaria egin zuten Santamaria jatetxean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun