Ortziralean eta larunbatean ere hainbat ekitaldi izan zituzten Lesakan, eta orduan hartu zituzten kanpoko bisitari gehienak. Baina bestak, ofizialki, atzo eguerdian Gurekin zerbitzuen elkarteko kideek botatako txupinazoarekin hasi zituzten.
Uztailak 7, astelehena
Fermin Donearen Eguna
08:30ean Ezpata dantzarien meza isila. Joan-etorria Txistulari taldearen laguntzaz eginen da. 10:30ean Udalbatza bertze agintariekin, Ezpata dantzari eta Musika Bandarekin batera, herriko ikurrak aitzinean dituztela, abiatuko dira Herriko Etxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri erdigunetik prozesioa eginen da. Ondotik, Udalbatza, lehen aipatutakoekin, mezara joan diren moduan jaitsiko da Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den Zubigainekoa dantza ikustera. Honen ondotik, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko Etxera igan aitzinean. 18:00etan Bezperak; Elizara joan-etorria Meza Nagusira bezala eginen da. Bezperetan, Lesakako Abesbatzak kantatuko du. Bezperak akitu ondotik, eta ohiturari jarraiki, herriko dantzariek Zantzomonona, Esku dantza, Aurreskua eta Jota eta Porrusalda dantzatuko dituzte. 19:00etan Plaza Zaharrean, bertso saioa, Arrano Elkarteak antolatua. Bertsolariak: Ekhiñe Zapiainen agindupean: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Josu Sanjurjo eta Julen Zelaieta. 21:00etan Larrain Dantza Lesakako Gaitariekin Plaza Zaharrean. 22:00etan zezensuzkoa. Ondotik, Mogumbo Brass Band taldearen emanaldia.
Uztailak 8, asteartea
Peñen Eguna
08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin. 09:00etan Peñen gosaria. 10:00etan peñen danborrada Elutxa txarangarekin., 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean Elutxa txarangarekin. 18:00etan peñen elkartzea Elutxa txarangarekin, peñen jaitsierarako. 20:00etan Sakatu Elektrotxaranga. 00:00etan Itzal taldea Plaza Zaharrean.
Uztailak 9, asteazkena
Haurren Eguna
08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin gasolindegitik plazara. 10:30ean haur eta gurasoen danborrada. Ondotik, buruhandiak eta haurrentzako entzierroa. 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean Elutxa txarangarekin. 14:30ean Señora Bazkaria Azkaineko emakumeekin ahizpatuta Kasino jatetxean. Xulufrinak Lesakako Sare Feministak antolatua. 16:00-19:00 haurrentzat ikuskizunak Eltzeta Plazan. Eguraldi txarra egiten badu. Goiko frontoian izanen da. 17:00etan esku pilota partida profesionalak frontoian. 19:00etan Elutxa txaranga karrikaz karrika. 21:00etan Larrain Dantza Plaza Zaharrean Lesakako Gaitariekin. 22:00etan zezensuzkoa. Ondotik, Zurrunbilo taldearen emanaldia ostatuz ostatu.
Uztailak 10, ortzeguna
Herritarren Eguna
08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin, Martxanpaitatik plazara. 10:30ean haurrentzako Bizitza festa bat da! Ipuin musikatua Harriondoan. Ondotik, haurrentzako entzierroa Harriondotik Plaza Zaharrera. 11:00etan Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Bankako Menditarrak. Ondotik, Alondegiko arkupeetan. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua. 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean, Elutxa txarangarekin. 13:45ean herri bazkarira kalejiran Elutxa txarangarekin. 14:30ean herri bazkaria Eltzeta Plazan. Ondotik, musika emanaldia Beñat Mitxelenarekin. 18:30ean Txakaindik jaitsiera Zortziko doinuarekin. 20:30ean Oilar Beltzak musika taldea Plaza Zaharrean. 00:00etan Jai-Hilak Elutxa txarangarekin.