Adosen finalaurreko partidan segurutik izanen dira Iturriaga leitzarra eta Galeano. Beraien kontra, uztailaren 7an Latasan jokatzekoa zen partidako irabazlea ariko da; Ruiz de Infante eta Arrastia edo Aranburu eta Mendiburu.
Lesakako sanferminetako pilota jaialdia antolatu du Arkupe pilotazale elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzarekin, uztailaren 9an, asteazkenean 18:00etan udal pilotalekuan. Lehen partidan, Ados Pilota elkarteko San Fermin txapelketako finalaurrekoa jokatuko dute. Bigarren partidan, berriz, Garfeko pilotariak ariko dira: Oihan Canabal igantziarra eta Arbizu, Labakaren eta Azpirozen kontra. Sarrera doan izanen da eta ostatua zabalik izanen da.
Adosen finalaurreko partidan segurutik izanen dira Iturriaga leitzarra eta Galeano. Beraien kontra, uztailaren 7an Latasan jokatzekoa zen partidako irabazlea ariko da; Ruiz de Infante eta Arrastia edo Aranburu eta Mendiburu.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.