Ane Elzaurdia eta Aritz Arratibel dira Bortzirietako Lasterketa Herrikoien Kopako liderrak

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 4a, 19:00

Aritz Arratibel ezkerrean eta Ane Elzaurdia erdian dira Bortzirietako kopako liderrak.

Lesakako Zubigaineko krosean nagusitu ziren bi lasterkariekin, Bortzirietako Lasterketa Herrikoien Kopak baditu lehen bi liderrak: Ane Elzaurdia eta Aritz Arratibel. Taldeka, berriz, Eziñin taldea dago buruan.

Lesakakoa izan zen lehenengo proba. Bigarrena, berriz, uztailaren 26an eginen dute Alkaiagan. Izena ematek alkaigatrail@hotmail.com helbidera mezu bat bidali behar da izen-abizenekin, NANarekin eta jaiotze-datarekin. Hala ere, egunean bertan izena emateko aukera ere izanen da.

Zazpi euroko prezioa du eta prezio horretan sartuko dira bokata eta istripu-asegurua.

Alkaiaga Trail lasterketak bi ibilbide izanen ditu: 14 urtetik beherakoek 3 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, eta gainerakoek 7 kilometro eta 300 metroko desnibela. Gainera, haurrentzako lasterketa izanen dira. 

Proba 17:00etan hasiko da, txikienentzako lasterketekin, eta 17:30ean helduentzako lasterketa izango da

Gau krosean izen ematea irekia

Abuztuaren 1ean eginen dute kopako hirugarren lasterketa Beran: Berako Gau Krosa. Izen ematea dagoeneko irekia dago eta hemen sartuta egin daiteke online hamar euroren truke. Uztailaren 31n bukatuko da online izen ematea. Lasterketa aitzinetik ere apuntatzen ahalko da, baina, kasu horretan 14 euro ordaindu beharko dira.

Gehienez 250 lagunek parte hartzen ahalko dute lasterketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun