Beran bi tailer eginen dituzte ortzirale arratsaldean, hilaren 11n, eta horiek bukatu ondotik, zirku ikuskizuna izanen da 20:00etan. Denak Herriko Etxeko Plazan izanen dira.
Lehenengo tailerrean zirkomotrizitatea eta malabarismoa landuko dituzte eta 4 eta 7 urte artekoei zuzendurikoa da. 18:00etan hasiko da eta 18:45ean bukatuko da.
19:00etan berriz zortzi urtetik goitikoei zuzenduriko tailerra eginen dute eta malabarismoa eta objektuen manipulazioa landuko dituzte.
Bi tailerrak debalde izanen dira, baina, aitzinetik izena eman beharko da hemen. Informazio gehiago nahi dutenek 948 63 12 22 zenbakira deitu edo kultura@bera.eus helbidera idazten ahal dute.
Ikastaroen ondotik, Out ikusizuna taularatuko du Mattatoio Sospeso aireko antzerki konpainiak.