Heldu den larunbatean, uztailaren 5ean, eginen dute inaugurazio ekitaldia eta bi bideak probatzeko aukera izanen da. Goiz osorako hainbat ekintza prestatu dituzte. Izena emateko epea, ordea itxita dago dagoeneko
- 08:30etik 09:00etara izen ematea berretsi beharko da Toki Ona kiroldegian.
- 09:00etan hasita mendi bizikletan osatzeko hiru ibilbide izanen dira aukeran eta taldean zein banaka egiteko aukera izanen da. Lehenengo bidea Enduro modalitateren antzekoa da, igoera tekniko eta exijenteekin; bigarrena Enduro modalitatekoa jaitsierako tarte egokituekin, eta hirugarrena zuzenean bizikleta parkean izanen da. Hiru bideak Bike Park berrian bukatuko dira.
- 11:00etan Katea Bike ostatua ireki eta jatekoa banatuko dute Bike Parkean. Bertan bi pistak probatzeko aukera izanen da eta musika ere paratuko dute.
- 12:30ean eginen dute zinta moztea eta alkatea eta zinegotziak bertaratuko dira ekitaldira.
- 13:00etan emanen dute ekitaldia bukatutzat eta 14:00ak arte dutxak eskuragarri egonen dira Toki Ona kiroldegian.