II. Benito Tainta Memorialeko finalak uztailaren 5ean jokatuko dituzte Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 3a, 17:00

Bortziriak taldeko Erik Igoa etxalartarrak (argazkian) jokatuko du mutiko infantilen finala, Txarutako Oihan Braña iruritarraren kontra.

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak Benito Tainta zenaren omenez bigarren urtez antolatutako lau eta erdiaren barreneko pilota txapelketako finalak uztailaren 5ean, larunbatean, 16:30ean hasita jokatuko dituzte. Sarrera doan izanen da eta jaialdian zehar urdaiazpiko bat, gazta bat eta bi botila ardo zozketatuko dituzte.

Finalak uztailaren 5ean, larunbatean, 16:30ean hasita

Neska infantilak

  • Amaiur Martinez (Arkupe) – Alize Sagardui (Umore Ona)

Mutiko infantilak

  • Erik Igoa (Bortziriak) – Oihan Braña (Txaruta)

Kadete mutilak

  • Iker Anzizar (Erreka KE) – Paraguayo VII.a (Najerino)

Jubenil mutilak

  • Mikel Egurrola (Markina) – Unax Madina (Intxurre)

Senior gizonezkoak

  • Oier Zabaleta (Oiarpe) – Faben Ituarte (Lapke)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun