Espazio hauen kudeaketak taldeek eginen dituzte eta Lesakako Udalarekin batera zaintza eta mantentzea koordinatuko dute. Herriko kirol ezberdinen sustapena bultzatu eta elkarteei haien eguneroko ezinbertzeko lanean laguntza bat emateko helburuarekin lanean ari da Lesakako Udala.
Bi elkarteei, Beti Gazteri eta Arkuperi, eskerrak eman nahi dizkie Lesakako Udalak, «urtean zehar egindako lanarengatik».