Kanpotik etortzen diren bisitariek eta zonaldeko nahiz Lesakako bizilagunek herriari eta eskualdeari buruzko informazioa eta esku-orriak eskuratzeko aukera izanen dute. Udako denboraldi honetan, bisitariek hainbat aukera iznen dituzte Lesakako herrigunea eta mendiak ezagutzeko: ginkana turistikoa, TopRutas aplikazioaren bitartez egiten ahal diren herriko eta mendiko ibilbideak, Bizibideko Enduro eta BTT ibilbideak, Ipuin ibilbideak, Bidasoko Bide Berdea, ekitaldiz betetako kultur agenda, etab.