Hildako mendizaleen omenez Agiñara ateraldia egin du Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 30a, 19:00

Azken urteetako ohiturari eutsiz, hildako mendizaleen omenezko Agiñara mendi irteera egin dute Lesakan igande goizean, Beti Gazte elkartearen eskutik. Eguraldi ederrarekin 60 bat pertsona bildu ziren Aita Donostiaren oroitarrian. Ohorezko aurreskuaren ondotik, hamaiketako ederra izan zuten mendizaleek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun