Euskararen Egunaren harira, Zubietako gazteek lehen aldiz antolatu dute aurten Zubietako Mendi Lasterketa. Urriaren 11n, 09:00etan abiatuko da eta kirolariek 12 kilometro luze eta 640 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea osatu beharko dute. Parte hartzaile guztiei kamiseta eta taloa oparituko zaie. Izen-ematea 20 euro ordaindu beharko da.
14 urtetik gorakoei zuzendutako lasterketa da. Hori bai, 18 urte bete gabeak dituzten kirolariek gurasoen baimena sinatuta eraman beharko dute parte hartu ahal izatek.
Baimen orriak eskuragarri daude zubietakogazteak@gmail.com helbide elektronikora idatziz.
Zubietako gazteek dioten bezala , «Euskararen Egunean, zatoz gurekin mendia bizitzera! Giro ederra, ibilbide zoragarria eta parte hartzaile guztientzako sorpresak! Edozein maila eta adinetarako aproposa. Korrika egin, gozatu eta ospatu euskara gure artean!».