Lesakako Udalaren oharrak dioenez, «Lesakako komertzio ttikiek eta zerbitzuek urte osoan zehar egiten duten ekarpena ezinbertzekoa da gure herriaren bizitasuna eta nortasuna mantentzeko. Denda, taberna eta bertze negozio ttiki horiek dira Lesaka handi egiten dutenak, herritarrei beharrezko zerbitzuak emanez eta, aldi berean, gure kaleei bizia emanez».
Sanferminak Lesakan «elkartasunaren, parte hartzearen eta herri giroaren erakusgarri dira» udalaren erranetan, eta aurten, txupinazoaren bidez, «gure komertzio sare osoari omenaldi xume bat egin nahi diogu».
Lesakako Udalak herritarrei eta bisitariei «bestak arduraz, errespetuz eta alaitasunez bizitzeko eta gure komertzioen hurbiltasun eta zerbitzuaz gozatzeko» dei egiten die.