Nafarroako neska pilotari ttikien topaleku izanen da Lesaka larunbat goizean

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 27a

Nafarroa osoko neska pilotari gaztetxoak elkartuko dira larunbat goizean Lesakan.

Esku pilotan aritzen diren benjamin, alebin eta infantil mailako neskei zuzendutako topaketa antolatu du Nafarroako Pilota Federazioko Emakumea eta Pilota batzordeak ekainaren 28an, larunbat goizean, 10:00etatik 13:00etara Lesakako udal pilotalekuan. Elkar ezagutzeko eta elkarrekin jostatzeko goiz pasa polita izanen dute, beraz, neska pilotariek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun