Lesakako Arkupe pilotazale elkartearen pilota jaialdia ekainaren 28an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 26a

Lesakako Arkupeko pilotariak joan den urteko jaialdiaren ondotik.

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatzen duen sanferminen aitzineko pilota jaialdia ekainaren 28an eginen dute, larunbatean 16:00etan hasita Lesakako udal pilotalekuan. Ttikienetatik hasi eta senior mailan ari den Oier Orbegozo bitarte, Lesakako pilota eskolako pilotarien arteko zortzi partida eta gurasoen arteko desafioa jokatuko dituzte.

Larunbatean, 16:00etan hasita, Lesakako udal pilotalekuan
  • Mitxelena eta Irigoien – Deskarga eta M. Goizueta
  • Telletxea eta Maia – D. Maritxalar eta L. Maritxalar
  • Kasamajor eta Txoperena – Etxepare eta A. Maritxalar
  • M. Eugi eta O. Vicente – O. Prieto eta E. Muñoa
  • M. Eugi eta O. Irurieta – E. Muñoa eta A. Hita
  • Almandoz eta A. Goizueta – Vicente eta A. Irurieta
  • J.J. Berrio eta O. Muñoa – A. Martinez eta J. Madariaga
  • Oier Orbegozo eta Barbarin – Gonzalez Anaiak.

Ondotik, gurasoen arteko desafioa. Partidak bukatutakoan, pilotari bakoitzari denboraldi berrirako kamiseta eta pilota bat oparituko zaizkio udan entrenatzen segitu ahal izateko. Luntx ttiki bat ere eskainiko zaie parte hartzaileei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun