'Solstizio bat, zurezkoa' ikuskizuna taularatuko dute ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 25a, 16:30

Illekueta auzoko Telletxea etxean izanen da ikuskizuna, ortziralean, 21:00etan.

Ignacio Arakistainek, Garazi Navasek eta Juan Kruz Igerabidek 'Udako solstizio bat' ikuskizuna taularatuko dute ortziralean Berako Telletxea etxean. Pablo Soraluze eskultore azpeitiarraren lana muin duen emanaldi artistikoa da, musikaren, poesiaren eta artearen bidez. 21:00etan izanen da emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun