Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitza kontatzen duen 'Ombuaren itzala' filma ikusteko aukera izanen da ortzirale honetan, hilaren 28an, Berako Kultur Etxean 19:00etan. Sarrera debalde izanen da eta emanaldia bukatzean solasaldia izanen da Patxi Bisquert egilearekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.