Turismo bulegoan lan egiteko pertsona bat kontratatu nahi du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 26a, 17:00

Berako Udalak lan deialdi publiko bat egin du udan bi hilabetez turismo bulegoan lan egiteko. Uztailaren erdialdean hasi eta irailaren erdialdera arte arituko da hautatutako izangaia eta bere egitekoa turistei harrera egitea eta informazioa ematea izanen da.

Hautagaitzak presentzialki zein telematikoki aurkeztu daitezke uztailaren 4ra arte. Telematikoki aurkeztu nahi dutenek, 23:59 arteko epea izanen dute eta, presentzialki nahi dutenek, aldiz, herriko etxeko bulegora joan beharko dute uztailaren 4ko 13:30ak baino lehen.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun