Ereiaroaren 24an berriz, San Juan Xarren meza eta bertan gazteak antolatutako ostatuan tragoxka egiteko aukera ere izan zen. Joan-etorriak autobusez egiteko aukera izanik (harat-honatean ibili zen goizean) ez zen bisitarako aitzakiarik. Herrian, berriz, igerilekuen eta Baratzondo Jubilatu Elkartearen 30. urtemuga izanik, dantzak eta aizkora apustuak izan ziren frontoian. Baratzondoko bazkideek, urtero bezala bazkaria egin zuten bertan eta kantu eta musikarekin eman zioten akabaila egunari.