Iraia Gilleneak irabazi du Berako bestetako azal lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 25a, 08:30

Iraia Gilleneak egin du lehiaketa irabazi duen azala.

Iraia Gillenea Iriarte beratarrak egindako azalak iragarriko ditu abuztuaren 2tik 6ra ospatuko dituzten Berako bestak. Bigarrenez irabazi du lehiaketa Gilleneak eta 400 euroko saria hartu du.

Bigarren postuan, aldiz, Jon Mikel Matxiarena beratarra gelditu da, eta bere lana kontrazalean agertuko da. 

Gillenearen kartelean herriko bestetan protagonismoa duten hainbat elementu agertzen dira: dantzariak, txistulariak, erraldoia eta buruhandiak, bandako musikariak, danborradako parte hartzaileak...

Azken urtetan bezala, aurten ere lehiaketa irekia egin du Besta Batzordeak, eta pasa den astean egin zuten bozketa herritarren artean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun