Zubigaineko VI. Kros Herrikoia irabazi dute Aritz Arratibelek eta Ane Elzaurdiak Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 23a

VI. Zubigaineko kroseko kategoria guztietako irabazleak, larunbat goizean Lesakan. Argazkia: Beti Gazte

Beti Gaztek antolatutako Zubigaineko VI. Kros Herrikoia egin zen larunbat goiz sargoritsuan Lesakan. Denera 89 korrikalarik parte hartu zuten eta maila nagusian Hondarribiko Aritz Arratibel eta Ane Elzaurdia beratarra nagusitu ziren. Beraiek dira, beraz, Bortzirietako II. Lasterketa Herrikoien Kopako lehen liderrak.

Gizonezko seniorren kategoriako hiru lehenbizikoak: Hodei Lujanbio goizuetarra (2.), Hondarribiko Aritz Arratibel (1.) eta Berako Gwendal Larque (3.).

Jubenil mailan, Ulises Sarasua Cano etxalartarra izan zen bizkorrena;  junior mailan, Unax Urtxegi Rodrigo igantziarra; alebin mailan, Eneritz Muñoa Sanjuan eta Ibai eta Oihan Iturbide Royo lesakarrak; benjamin mailan, Enea Mitxelena Beristain eta Martxel Criado Arruabarrena; aurrebenjaminetan, Maddi Mutuberria Zelaieta eta Danel Maritxalar Muñoa eta ttikietan, Mara Perotxena Elgorriaga eta Oihan Lujanbio Arbelaitz.

Ane Elzaurdia beratarra nagusitu zen emakumeen artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun