Gehien eskaintzen duenari saltzeko, Berako Udalak bi lote aterako ditu enkantera: bat Santa Barbara inguran eta bertzea Labeaga inguruan. Lehenengoan haritz amerikarrak, gaztainondoak eta platanondoak daude, eta denera 148.419 eurotan aterako da enkantera. Bigarren lotean, aldiz, alertzea, larizio pinua eta estrobo pinua daude eta 181.167 eurotan aterako dute enkantera.
Proposamenak aurkezteko epea dagoeneko irekita dago eta uztailaren 8ra arte aukera dute interesatuek euren eskaintza ekonomikoa aurkezteko. Eskaintza ekonomikoarekin batera enkantean parte hartu nahi dutenek, lote bakoitza aterako den prezioaren % 2a behin-behineko fidantza gisa pausatu izanaren gordailu-agiria ere aurkeztu beharko dute. Enkantea hutsik geldituko balitz, bigarren enkante bat eginen dute % 10eko deskontuarekin eta hori ere hutsik geldituz gero, hirugarren bat % 20ko deskontuarekin.
Xehetasun gehiago eta baldintzen plegu osoa hemen kontsulta daiteke.