Ekainaren 21ean jokatu zen XV. Etxalarko Usategietara igoera eta lantaldeak balorazio positiboa eginez itxi du aurtengo edizioa. Goizetik frontoian autoen egiaztapenak eginda, eguerdian hasi ziren entrenamendurako txandak eta azken biak izan ziren sailkapenerako balio izan zutenak. Honela gelditu zen sailkapen orokorra: Lucas Scherer baionarra txapeldun, Joseba Beola beratarra bigarren postuan, Bruno Scherer baionarra hirugarren eta Imanol Vicente herritarra laugarren.
Aipatzekoa, aurtengo hamabosgarren edizioan lau etxalartarrek hartu dutela parte eta Xabier Leizak hamabosgarren postua lortuz, Oier Iturriak hamazazpigarren postua lortuz, eta Mikel Ibarrak hogeita batgarren postua lortuz, ikusleak gozarazi zituzten. Zazpi kategoriatan lehiatu ziren lasterkariak eta Imanolek lehenengo postua lortu zuen laugarren klasekoen artean.
Hamabosgarren edizioa zela eta, Usategietako igoerako kamisetak saldu zituzten aurten. Lasterketaren ondotik sari banaketa egin zen herrian eta egunari akabera emateko afaria izan zuten Elutsa ostatuan.