Aldi baterako bortz lanpostuetan luzatu dute izangaiak aurkezteko epea. Horietako bat zerbitzu anitzetako ofizial bat kontratatzeko izanen da, bi zerbitzu anitzeko peoi gisa lanean aritzeko eta bertze bi ondarea birgaitzeko eta zerbitzu anitzetarako peoi gisa aritzeko.
Kontratu guztiek sei hilabeteko iraupena izanen dute eta izangaiek enplegu eskatzaile gisa izena emanda egon behar dute Nafar Lansare - Nafarroako Enplegu Zerbitzuan. Eskabideak udaleko erregistroan aurkezten ahalko dira ekainaren 27ra arte, aurrez aurre 13:30ak arte eta telematikoki 23:59ak arte.