Mama Avelina Rogel Ekuadorreko militantea Urruñan eta Etxalarren izanen da igandean

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 20a, 13:30

Mama Avelina Rogel autoritate espirituala da Ekuadorreko jatorrizko herrientzat.

Mama Avelina Rogel, Ekuadorreko militantea eta Ekuadorreko jatorrizko herrientzat autoritate espirituala den emakumea Euskal Herrirat etorriko da ekainaren 22an. Zehazki, igande goizean Urruñan eta arratsaldean Etxalarren izanen da eta bere inguruan zenbait ekitaldi antolatu dituzte.

Honela, igandean 09:30etik 13:30era Urruñako Bikeniako bidea 110ean izanen da. Jatorrizko herrien sinismenak eta jatorrizko herrien borrokak izanen ditu hizpide konferentzian eta gero, denei idekia izanen den bazkaria izanen dute.

Bixikenitik Etxalarrerat joateko autoa partekatuko dute eta 16:00etan, Etxalarko Goiko Landako oihan baratza bisitatuko dute. 17:00etan Aya Puncha izenburupean, Mama Avelinak haren kulturako sinismenen inguruko topaketa bat proposatuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun