San Juan bezperako eta eguneko ospakizunak prest dituzte Igantzin ere

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 20a, 10:00

Astearte eguerdian meza izanen dute San Juan Xarren eta uztaileko igandetako mezak ere bertan izanen dira ordu berean.

Hilaren 23ko arratsean, suak piztu ondotik, afari autogestionatua eta ipuin kontalari musikatua izanen dituzte.

San Juan bezperan, ereiaroak 23, sua piztu ondotik, azkeneko urteetan egiten den afari herrikoi eta autogestionatua izanen dute Igantziko frontoian. San Juan gaueko istorioak izenburupean ipuin kontaketa musikatua ere izanen da.

Jubilatuek, berriz, mezaren ondotik urteroko bazkaria izanen dute Baratzondon 14:00etan. Ondotik, beti egin izan duten gisara dantzan eta kantuan bukatuko dute eguna Joxe Angel musikari eta kantariaren eskutik.

Bertzalde, meza hilaren 24an, asteartean 12:00etan eginen dute San Juan Xarren eta uztaileko igandetako mezak ere bertan izanen dira ordu berean.

Biltoki Ttikiko gazteak ere, betiko gisan, kantina paratuko dute tragoxka bat egin eta ohiko erroskillak saltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun