Egitaraua
Ekainaren 23an, astelehenean, 19:00etan Bortzirietako Bertso Eskolakoak eta Lesakako triki-pandero jotzaileak ariko dira, kantuan eta musika jotzen. 19:30ean Lesakako Euskara Batzordearen adierazpenaren irakurketa eta sua piztea eginen dute, tobera soinuen laguntzaz. Herriko solaslagunak omenduko dituzte aurten eta beraiek izanen dira sua piztuko dutenak. 20:15 aldera, herriko bestei begira, ezpata dantzariek entsegua eginen dute suaren inguruan eta txistulariak ere ariko dira. 20:30ean herri afaria izanen da, norberak eramandakoarekin. 21:30ean Alaitz, Gorka eta Hekthor taldearekin dantzaldia. Ogitartekoak eta edariak ere izanen dira saltzeko, nahi duenarentzat.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ez dira suaren inguruan gerta daitezkeen istripuen arduradun izanen eta su handia 9 urtetik goitikoentzat izanen dela oroitarazi dute.