Sanferminetako argazki zaharren erakusketa ikusgai Lesakan ekainaren 20tik 29ra

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 19a, 14:30

Harriondoa kultur etxeko komentuan ikusgai izanen dira orain ere argazki zaharrak, oraingoan sanferminetakoak.

Harriondoa kultur etxeko komentura norberak etxean dituen bestetako argazkiak ere eraman daitezke, eta hor digitalizatuko dituzte.

 

Sanferminetako argazki zaharren erakusketa antolatu du Lesakako Udalak ekainaren 20tik 29ra, Harriondoa kultur etxeko komentuan. Astelehenetik ortziralera, 17:00etatik 19:00etara, larunbatetan 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era eta igandetan 11:00etatik 13:30era egonen dira ikusgai argazkiak.

Lesakako artxiboa kudeatzen dutenek eskaria ere egin dute, norbaitek etxean bestetako argazki zaharrak baditu, erakusketara eramateko. Han argazkia digitalizatu eta originala itzuliko zaio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun